XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Vargas Llosa-ren hitzaurre sorta ORAIN dela urte gutxi Circulo de Lectores klubak hogeigarren mendeko nobela hoberenekin sail bat osa zezala eskatu zion Mario Vargas Llosa-ri.

Kriterioen artean, kalitatea eta komertzialtasuna uztartu behar ziren, hain aukera mugatuak bidera dezakeen kultur abaniko ahal zen zabalena aintzakotzat hartuko zen (espainolez idatzitakoak baino gehiago dituela kontutan hartuz) eta, jeneroan dagokionez, sailkapen garaian inolako eragozpenik izango ez zuketen obrak hautatu behar ziren: nobelak.

Horrela sortu zen azken urteotan aipatu klubak bideratu duen Biblioteca de Plata saila.

Apetak apeta, hautatutako hogeitabost liburu honen zerrenda beste modu batera moldatutako zukeen gutariko bakoitzak.

Nork frantses hura botako du faltan, nork literatura anglosajoiaren pisu nabarmenegia salatuko du, nork ekialdeko kulturaren ispilutza urria azpimarratuko....

Izan ere, hamaika dira ingelesak, sei alemanak, hiru frantsesak, bi italiarrak eta errusiarrak, bakar bat japoniarra.

Mario Vargas Llosaren erabakiarekin bat ez datorrenak ere, ordea, amore emango du idazle peruarrak liburu bakoitzari egin dion hitzaurreen artean perlatxoak daudela aitortzerakoan.